Comparativa de precios
-
Amazon
Mejor opción
13,55 € Envío 0,99 €Total 14,54 € 2 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
Zazpi urkatuak kontakizunean, auzitegi militar barek urkaturik hiltzera kondenatu dituen bost iraultzaileren eta bi gaizkile arrunten azken egunak kontatzen dizkigu. Heriotza-zigorraren eta Errusiako erregimen gupidagabearen aurkako aldarri zorrotza da. Andreievek labur-labur kontatzen du nola atxilotu eta epaitzen. dituzten ministro bat hiltzeko atentatua antolatzen ari diren bost gizon-emakume. Gero, loze azaltzen du bost ekintzaileak eta bi gaizkileak heriotzarako nola prestatzen diren espetxeko bakardadean. Hain zuzen ere, gertaera bera baino gehiago interesatzen zaio azaltzea gizakiak nola jokatzen duen horrelako egoera latz batean. Ilunpeak izeneko kontakizunean, berriz, polizia atzetik daukan ekintzaile bat prostituzio-etxe batean ezkutatzen da. Hor ezagutzen duen prostitutak koloka jartzen ditu iraultzailearen sinesmen ordu arte sendo guztiak, eta iraultzailearen izaerak bere bizimoduari buruzko gogoeta eginarazten dio prostitutari. Espektrsak kontakizunean, azkenik, egun gutxi batzuetan zoroetxe batean zer gertatzen den kontatzen digu Andreievek: zoroen, doktorearen erizainen arteko harremanak, zoroen izaera eta bakoitzaren zorotasuna, gizakiaren hondorik ilunenean arakatuz.