Comparativa de precios
-
Amazon
Mejor opción
10,40 € Envío 0,99 €Total 11,39 € 2 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
Kaixo Laguntxo: Prest al zaude olerkari bat izateko? ...Denak gara gai olerkitxo bat egiteko. Bakarrik behar dena da gutxiengo sentikortasuna eta irudimena barra-barra eta horretarako haurrak eta gazteak zarete onenak! Bestalde silabak zenbatu beharko dituzu bertsoek neurri ezberdinak dituztelako (metrika) eta bertso batzuen bukaerak zaindu, berdinak izan daitezen azken silaben bokalak (errima asonantea) edo bokalak eta kontsonanteak (errima kontsonantea) …Beste barik has gaitezen! *********** Liburu honen helburua, ume eta gazteengan olerkigintza eta irudimena garatzea da, horregatik tartekatu egin ditut marrazkiak eta olerkiak, hauek iradokitzen zaiena euren abiapuntu izateko.Liburuaren egitura lau urtaroetan oinarritzen da.HAIKUAK, CINQUAINAK eta ZORTZIKO TXIKIAK daude. HAIKUAK: Haiku japoniar poesiaren antzinako forma da, hiru lerrotan banatutako 17 silabaz osatua. Lehen lerroak 5 silaba ditu, bigarren lerroak 7 silaba eta hirugarren lerroak 5 silaba. Haikua tradizionalki naturari buruz idazten da, aldarte eta emozio bakarra du eta ez du errima erabiltzen. BOSGARREN Olerkiak. CINQUAINAK: 'Sin-cane' ahoskatua, poema mota hau sinplea da eta bost lerro baino ez ditu. Cinquain batek ez du errima beharrik, baina jarraibide zehatzak jarraitu behar ditu lerro bakoitzeko silaba kopuruari dagokionez. Lehen lerroak 2 silaba ditu, bigarren lerroak 4 silaba, hirugarren lerroak 6 silaba, laugarren lerroak 8 silaba eta azken lerroak 2 silaba. ZORTZIKO TXIKIAK: Zortziko txikia edo lau puntuko txikia, bertsolaritzan, 7 eta 6 silabako lau ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 7 silaba ditu eta bikoitietan 6 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da. Olerkigintzak, Sormena, irudimena eta ulermena sustatzen ditu. Pertsona bakoitzak poema bat interpretatuko du modu ezberdinetan, bere bizipenen arabera. Emozioak eta sentimenduak adieraztea sustatzen ditu, ere. Poemak, balioz, sentimenduz, beldurrez, pozez, aitorpenez, sentsibilitatez eta abarrez beteta daude. Horregatik da hain garrantzitsua LEHEN eta BIGARREN HEZKUNTZAN lantzea. Maite Atutxa, Durangon, 2023ko Abuztuan