Comparativa de precios
-
Amazon
Mejor opción
15,60 € Envío 0,99 €Total 16,59 € 2 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
Iker beste edozein nerabe bezalakoa da. Futbola, neskak eta arratsaldeak lagunekin pasatzea gustatzen zaizkio, ikasketak baino dexente gehiago. Baina gauzak aldatu egiten dira batxilergoko lehen maila errepikatzen duenean, horrek, ezinbestean, bere erosotasun eremutik ateratzen bai du. Hala ere, hasiera batean drama bat zirudiena, hazkunde pertsonalerako ate bihurtuko da, bere Filosofiako irakasle zaharraren eta ikaskide berrien laguntzaz. Gaiei dagokionez, maitasuna, adiskidetasuna, familia... bezalako gai handiak, edo gaur egun pil-pilean dauden feminismoa, genero kontua edo teknologia berriak, etengabe agertzen zaizkigu. Guztiak, hori bai, nerabe talde baten egunerokotasuna ikuspegi filosofiko batetik erakusten digun eleberri batean. Oiloarrautza filosofiarako sarrera nobelatu bat da, haren kontzepturik oinarrizkoenak edozein irakurlerentzat modu atsegin eta gertukoan azaldu nahi dituena, errealitatearen eta ideien artean, bizitzaren eta pentsamenduaren artean, dagoen berezko lotura agerian utziz. Esan beharriz ez dago, ezinezkoa dela lehenengo zer doan zehaztea.