Comparativa de precios
-
Amazon
Mejor opción
12,10 € Envío 0,99 €Total 13,09 € 2 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
ONGI ETORRI MAXEN MUNDURA! Max jakin-min handiko 4 urteko haur dibertigarria da, beti dago prest gauza berriak ikasteko. Liburu honetan PIRATAK gustuko dituela azaltzen digu . Berarekin batera, haurrek itsasoko abenturak eta animalia harrigarriak ezagutuko dituzte 3 eta 5 urte bitartekoentzat prestatutako jardueren bidez. Modu dibertigarrian gauza pila bat ikasteko koaderno perfektua! ZER IKASIKO DUTE HAURRAK? Zenbakien identifikazioa – Zenbakiak eta kopuruak lotzen ikasi. Letren ezagutza – Hizkiekin lehen harremana izan. Letren trazoa – Idazketa eta motrizitate fina lantzeko ariketak. Zenbakiak eta kantitateak lotu – Kopurua eta zenbakia ulertzeko jolasak. Labirintoak – Logika eta arazoak ebazteko gaitasuna garatu. Margotzeko irudiak – Sormenaren eta formak ezagutzeko gaitasuna sustatu. Marrazteko espazioa – Haurren irudimena eta adierazpena lantzeko gunea. Moztu eta itsatsi – Eskuzko trebetasunak eta koordinazioa garatzeko. IKASTEKO ERA DIBERTIGARRIENA! Jolas bidezko jarduerekin, haurrek ikasi eta ondo pasatuko dute, Maxekin batera piraten eta itsasoko izakien munduan murgilduko dira. PANTAILEN ORDEZKO JARDUERA APARTA! Etxean jarduera lasai baten beharra dugunean eskaintzeko, bidaietara eramateko, aiton-amonen etxean edukitzeko edo eguraldiak laguntzen ez duenean zerbait desberdina egiteko. MAXEN LEHEN ABENTURAN MURGILDU ETA IKASKETA ESPERIENTZIA ZIRRAGARRIA BIZI!