Comparativa de precios
-
Imosver
Mejor opción
25,18 € Envío gratisTotal 25,18 € 5 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
Liburu honek, Leitzako bordak (baserriak) noiz eta nola sortu ziren erakutsi nahi dizu. Ikerlanak hori dizu ardatz, nahiz horren aitzakian beste datu osagarri asko txertatu egileak, ohiko duen estiloan. Horrez gainera, mendez mende hauspean pasa ondoren, orain arte inork aztertu gabeko iturburu birjinetik atereak izateak, berebiziko balioa ematen die liburu honetako datuei. Baina, iturburu finenera jotzeak ez du berez kalitate onik bermatzen, eskarmenturik ezean. Eta hori ongi erakutsia dauka egileak. Izanez ere, trilogia moduko bat isten baitu liburu honek, iaz Pamielan argitara genuen Bordarien sorrera eta bilakaera Leitzan eta Areson eta 1996ko Leitzako errege erreginak liburuekin batera. Hiru liburuok elkarren osagarri ezinbanatuzko izanen baititu biharko ikerle leitzarrak edo nahinongo euskal herritarrak. Baina, hiruetan dokumentuz hornituena, esku artean duzun hauxe: Leitzako bordak, sorreran; bordarik borda, hamaika datu berri jasotzen baitu Leitzako bordagintzaz (baserrigintzaz).