Comparativa de precios
-
Amazon
Mejor opción
19,00 € Envío gratisTotal 19,00 € 2 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
Liburu hau aurrenekoa izan da Euskadiko eta Nafarroako XX. mendea osorik aztertzen metodologia zientifikoarekin. Hamar historialarik eta politologo batek idatzi dute, eta, lurralde horri buruzko unibertsitateko eskuliburu ona izateaz gainera, lan interesgarria da publiko zabalago batentzat ere, hain zuzen, Euskadiren eta Nafarroaren historia garaikidea zehaztasun akademikoz ezagutuz gaur egungo Espainiako auzi goriena hobeto ulertu nahi duen ororentzat. Lehen zatiaren ardatza da Euskadiren eta Nafarroaren bilakaera politikoa Espainiaren historiaren XX. mendeko lau aldi nagusietan: Berrezarkuntzako monarkian, II. Errepublikan eta Gerra Zibilean, Francoren diktaduran, trantsizioan eta autonomian. Bigarren zatian, funtsezko hamar gaik mende horretan izan duten bilakaera lantzen da: demografia eta ekonomia; sozialismoa, nazionalismoa eta karlismoa; Eliza, gizartea, kultura, emakumea eta komunikabideak. Interpretaziozko sintesi-lanak dira, gaur-gaurko historia, konplexua eta gatazkatsua izan arren, objektibotasunez aztertzen dutenak.