Comparativa de precios
Ahorro máximo 1,00 € de diferencia entre la tienda más cara y la más barata
-
Amazon
Mejor opción
23,75 € Envío gratisTotal 23,75 € Mejor opción 2 días -
Imosver
23,75 € Envío gratisTotal 23,75 € 5 días -
El Corte Inglés
23,75 € 25,00 € Envío 1,00 €Total 24,75 € +1,00 € 4 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
«Gau beltzean etxera bidean nindoalarik basoan barna, nire arrain-sorta eskuan eta kanabera herrestan, marmota bat begiztatu nuen nire bidea zeharkatzen, eta halako plazer salbai batek inarrosi ninduen; bulkada bizi bat sentitu nuen marmota hura harrapatu eta gordinik irensteko, ez goseak nintzelako, ezpada animaliaren izaera basatiak grina pizten zidalako. Nolanahi ere, lakuan bizi nintzelarik, behin edo birritan behintzat suertatu nintzen basoan miaka, txakur gosetuaren antzera, halako abandonu bitxi batek hartzen ninduelarik, irents nezakeen oreinkiren baten bila, eta halako egoeran egonda, ehiza bat bera ere ez litzaidake irudituko gordinegia. Eszenarik salbaienak guztiz ezagunak bihurtu zaizkit ezin adierazteko moduan. Neure baitan aurkitzen nuen, eta aurkitzen dut oraindik, bizitza goragoko baterako joera, edo, jendeak esaten dion moduan, bizitza espiritual baterakoa, gizon gehienei gertatzen zaien moduan bestalde, eta beste joera bat, berriz, maila primitibo edo salbaiarekikoa, eta bi-biak gurtzen ditut. Neurri berean maite ditut basatia eta ona. Arrantzak dakartzan basatasuna eta abentura egokiak di