Comparativa de precios
-
Imosver
Mejor opción
45,13 € Envío gratisTotal 45,13 € 5 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
Kartoizko kutxatxoa, oihalezko heldulekuarekin, "Ilargian kulunkantari" bildumako 5 titulu dituena. "Ilargian kulunkantari" bildumak 20 urte bete ditu, eta ospatzeko, Óscar Villanek ilustratutako kutxatxo esklusibo bat jarri dugu irakurleen eskura, txikienei gustatzen zaizkien liburuak garraiatzeko eta partekatzeko. Bilduma hau oparitzeko edo lehen aldiz eskuratzeko formatu ezin hobea da, eta haur eta gazteendako erreferentea jada. "Ilargia", "Haurtxoa", "Arbola", "Txoriak kantari" eta duela gutxi argitaratutako azken nobedadea den "Aurpegia" tituluak sartuak dira kutxatxoan. Ezinbesteko bost lan aukeratu dira, bildumako gainerako guztiak bezala, haurren kantutegi tradizionalaren baliabideetan (errima, erritmoa, zerrendatzea, errepikapena, bertsoa eta leloa, metaketa) eta atzealde argietan antzeman daitezkeen irudietan oinarritua, haurren aurreirakurketaren bideari ekiten laguntzeko. "Ilargian kulunkantari" lanaren ale bakoitza ariketa poetiko bat da begia hezteko eta belarria eztitzeko. Itxuraz xumea izan arren, txikienen interesetatik hurbil dauden gaietatik abiatuta diseinua eta edukia hausnarketa eta sorkuntza-prozesu luze baten emaitza dira.