Comparativa de precios
-
Amazon
Mejor opción
15,60 € Envío 0,99 €Total 16,59 € 2 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
Euskal Autonomia Erkidegoko aspaldiko EGA azterketako hainbat atariko proba bildu ditu PORTUGOIETAk koaderno honetan. Hain zuzen, azterketa historiko hartan atariko gisa egiten ziren aukera anitzeko 100 galderadun 20 proba edo test 85na galderatara ekarriak, bakoitzean-bakoitzean, entzunaren ulermenari zegozkion hasierako 15 itemak kenduta. Horrela, 1.700 test-galdera dira guztira, paperezko koaderno bakarrean, sarean solte eta PDF formatuan eskuragarri dauden ereduak baliatuta. Material historiko bezain erreala da, euskararen edozein arlo jorratzeko aukera paregabea ematen diona B2 edota C1 mailako ikasleari; deklinabidea, aditza, komunztadura, esamoldeak, lokailuak, esaera zaharrak, lexikoa, ortografia, sintaxia… Edozer izaten zen galdegai zorioneko atariko proba haietan, eta, zalantza izpirik gabe, oso-oso egokiak euskara onaren oinarri diren hiru alderdiak lantzeko: zuzentasuna, egokitasuna eta jatortasuna. Gaur egun ere eredugarri eta ikasbide behar-beharrezkoa direlakoan, koaderno batean bildu ditu PORTUGOIETAk, paperezko formatuan, euskara-ikaslearentzat erabilgarriago-edo egin nahian.