Comparativa de precios
-
Amazon
Mejor opción
15,00 € Envío 0,99 €Total 15,99 € 2 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
Izarok, denboran eta espazioan zeharreko bidaia magiko baten bitartez, aeronautikako hiru emakume erreal eta erreferente ezagutuko ditu. Abentura apartak eta estralurtarrak biziko ditu haiekin. Auskalo! Agian gainontzeko gizakiok ezagutzen ez dugun zerbait ere aurkituko du. Ausartuko zara Izarorekin bidaiatzera? “Handitan nahi dudana izango naiz... eta puntu eta izar” nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzen duen haurrentzako eleberri ilustratua da, genero-estereotipoen oztopoak hautsiz; ezerk ez inork ezin dituela gure ametsak mugatu erakutsiz. Testuak eta irudiek balioan jartzen dute hezkuntzak familietan eta ikastetxeetan duen garrantzia. Horrez gain, besteen errespetua eta ingurumenaren zainketa sustatzen dituzte. Berdintasuna, hezkuntza, STEAM diziplinak, ahalegina, ilusioa eta sormena dira, besteak beste, ipuin honen oinarriak. Istorio honetan, zure izena edozein dela ere, zu ere Izaro zara. Sinopsia: Izarok argi dauka handitan zer izan nahi duen, eta ilusioz beterik kontatzen du eskolan. Nola erreakzionatzen dute bere gelakideek? Ba al dago neskentzako soilik den lanik eta mutilentzako soilik den lanik? Bidaia magiko batek erakutsiko dio ametsek ez dutela mugarik eta lanbideek ez dutela generorik. Eta zuk, zer izan nahi duzu handitan? Irakurtzeko adina: 8-12 urte