Comparativa de precios
-
Amazon
Mejor opción
26,60 € Envío gratisTotal 26,60 € 2 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
Histologia ehunen egitura eta haiek gure gorputzaren organoak eratzeko nola antolatzen diren aztertzen duen zientzia da. Testuinguru horretan sortu zen Giza Histologiari buruzko eskuliburu honen lehen edizioa, Odontologiako graduak egiten dituztenei zuzendua. Helburua gaiari buruzko oinarrizko informazioa argi eta zehatz aurkeztea zen. Hala ere, eskuliburu honen lehen edizioa erabili duten egileen irakaskuntza-esperientziaren arabera, beharrezkoa zen edukien antolaketa eta aurkezpena hobetzea, atzemandako akatsak zuzentzea eta informazio garrantzitsua, ilustrazio berriak eta gai bakoitzaren kontzeptu nagusien laburpenak gehitzea. Hori dela eta, egileek edizio berri hau egin dute, irakasgaiaren edukiak modu labur, erraz eta antolatuan aurkezteko helburuarekin. Lehen edizioan bezala, giza gorputzaren oinarrizko ehunen (Histologia Orokorra) eta aho-barrunbearen ehunen eta egituren (Histologia Bukodentala) histologian oinarritzen da eskuliburu hau.