Portada de Euskal zinema . Hasiera bat: 10

Euskal zinema . Hasiera bat: 10

ISBN 9788413197869

Desde 36,00 € · envío gratis

  • 2026
  • 533 págs.
  • Euskera
  • Tapa blanda
  • 8413197864
¿Compras varios libros?
y te decimos dónde sale más barata la compra entera.

Comparativa de precios

  1. Amazon Mejor opción
    36,00 € Envío gratis
    Total 36,00 € 2 días

Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.

Sobre este libro

2005etik aurrera, historian lehen aldiz, urtero-urtero euskarazko filmak iritsi dira pantailetara. Liburu honek euskal zinemagintzaren hastapen-garai hori dokumentatu eta aztertzen du, bere bilakaera ekonomikoa, sinbolikoa eta soziala aintzat hartuz. Lehenik, 2005 eta 2025 urteen artean euskaraz ekoitzitako filmen zentso orokor bat aurkezten da, haren irakurketa soziokultural bat burutzeko. Ondoren, XX. mendeko lehenbiziko bi hamarkadatan esangura nabarmena hartu duten gai zehatzei buruzko hamabost kapitulu analitikotan, hemezortzi adituk euskarazko zinemagintzaren bilakaerari eta erronkei buruzko ikuspegi panoramiko bat eskaintzen dute. Alde batetik, hamarkada hauetan nabarmendu diren zinemagile batzuen ibilbideak aztertzen dira; eta, bestetik, garapen sozial eta teknologikoek zabaldu dituzten galdera berriei heltzen zaie, adibidez, kontsumo joera garaikideei eta finantzazio eredu posibleei. Hartara, euskal zinema sakonki lantzen duen aurrekari garrantzitsua ezartzen du liburu honek, zinema ikasketetarako helduleku erabilgarria eta zinemazaleentzako irakurketa mamitsua eskainiz. Josu Martinez (Bilbo, 1986). EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakaslea, NOR ikerketa-taldeko kidea. Euskal zinemaren historia eta hizkuntza gutxituen ikus-entzunezko sistemak ditu ikerlerro nagusi. Zinemagile gisa ere ezaguna, bederatzi film dokumental eta fikziozko film luze bat zuzendu ditu. Euskal zinemaren inguruan, Gure (zinemaren) sor lekua (EHU, 2015), Irudiz eta euskaraz (UEU, 2021) eta Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (Pamiela, 2025) liburuak argitaratu ditu. Samara Velte (Zarautz, 1991). EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakaslea. Gizartea, Politika eta Kulturan doktorea da, eta NOR ikerketa-taldeko kidea. Akademian jardun aurretik, Berria egunkarian aritu zen kazetari. Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua (Elkar-Txalaparta-Jakin, 2019) eta Diskurtsoaren Analisia Gizarte Zientzietan: oinarrizko kontzeptu eta tresnak (UEU-EHU, 2025) liburuen egilea da.
Mejor precio 36,00 € en Amazon
Ver libro →