Comparativa de precios
-
Amazon
Mejor opción
14,25 € Envío 0,99 €Total 15,24 € 2 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
Ukaezina da gaur egun indar handia hartu dutela genero-ikuspuntuak eta feminismoek zenbait agertoki sozial eta instituzionaletan. Hala ere, horrek egindako ekarpenez gain, zenbait diskurtso eta egiteko modu errotzen hasi dira, eta, horrenbestez, askotariko kezkak sortzen ari dira gaiari konplexutasunez begiratzen dioten esparruetatik. Horren aurrean, beharrezkoa da hezkuntza-komunitatetik hausnarketa kritiko bat egitea, eta askatzaileagoa izango den haurtzaroaren eta hezkuntza-sistemaren aldeko erronkan murgiltzea, neoliberalismoaren antipodetan. Lan hau esparru horietako hainbat ahots jasotzeko ardura eta konpromisotik sortu da, haurtzaroaren eta sexu/genero-sistemaren harremanen baitan analisi bat eginez, ostean identitateari buruzko eztabaidetan zenbait argudio indartzeko eta transfeminismotik datozen eztabaida berriak mahai gainean jartzeko, egiteko profesional, pertsonal eta politikotik.