Comparativa de precios
Ahorro máximo 1,99 € de diferencia entre la tienda más cara y la más barata
-
Amazon
Mejor opción
13,30 € Envío 0,99 €Total 14,29 € Mejor opción 2 días -
Imosver
13,30 € Envío 2,98 €Total 16,28 € +1,99 € 5 días
Compras directamente en la tienda oficial, al mismo precio que yendo por tu cuenta. Los precios y la disponibilidad pueden variar; cada oferta indica cuándo se consultó su precio si no es reciente.
Sobre este libro
Istorio entretenigarri honen protagonistak zulo bat egin du lurrean, bertan hazi bat utzi du eta egunero joaten da txori baten begiradapean hazitik sortu beharko lukeen lorea hazten ikusteko asmoz. "Beti bezala, ezer ez?", egiten du bere baitan Luis jaunak, ezer ez dela ernetzen ikusita. Harik eta egun batean... "Beti bezala, ezer ez?" oso erraz ulertzen den testu bat da, hausnarketara bultzatzen duen mezu eder batekin: pazientzia eta iraunkortasuna zeinen probetxuzkoa den munduan gure lekua aurkitzeko. Hazi baten ernetze eta landarearen hazte prozesuaren bitartez Christian Voltzek umore eta samurtasun ukitu batekin eguneroko bizitzaren eta frustrazioen metafora bat osatzen du. Irudi originalak gai birziklatuz eginak dira, papera eta alanbrea adibidez, eta osagai plano eta erliebezkoak konbinatzen dituzte, jolas tipografikoak ahaztu gabe. Ulerterrazak baina ez sinpleak, oso erakargarri, iradokigarri eta adierazkor egiten zaizkio irakurleari.